Euskera · Castellano

Donostia Mundu Artean

Argazki erakusketa

Zutik hauts eta harearen artean: gazteak herri sahararraren eskubideen alde.

Data: Irailak 2-30

Lekua Liburutegi Nagusia

Argazki bilduma hau Tindoufeko (Argelia) kanpamenduko gazte errefuxiatu sahararrekin egindako lana da, 2017 - 2019 urteen bitartean. Proiektua lau hezkuntza zentroetan egin zen eta hainbat formakuntza prozesuren bidez garatu zen: giza-eskubideak eta bake-kultura, giza-eskubideei buruzko pedagogia eta hedabideen inguruko formakuntza espezializatua. Formakuntza horietan, giza-eskubideak sustatu eta defendatzeko gaitasunak garatu zituzten gazteek, elementu diskurtsibo eta praktikoen bidez.

Saharako gaztediak eskubide anitzen urraketa jasaten du behin eta berriz, baina nazioarteak ez entzunarena egiten jarraitzen du. Horregatik, garrantzitsua da gazteek gaitasunak garatzea hezkuntza- eta eragin-gaitasunak, hain zuzen. Horrela, gaur egun bizi duten errealitatea haien gain hartu eta alda dezakete. Lanaren irudi bakoitza prozesu horren erakusgarri da, Nuria Gonzalez argazkilariaren eskutik.

 

MUNDUBAT FUNDAZIOA

www.mundubat.org

943297516

gipuzkoa@mundubat.org

Zabal ezazu gertaera hau

Compartir


Lankidetza Bulegoa