Argazki erakusketa
Data: Irailaren 6tik urriaren 31ra.
Asteartetik ostiralera: 16:00-20:30. Larunbatetan: 10:00-14:00 / 16:30-20
Lekua Aiete Kultur Etxea
Erakusketa honetan erakusten zaigu Palestinako emakumeek kooperatibetan jokatzen duten papera. Hainbat arrazoirengatik kaltetutako emakumeak dira: Palestinako gatazka, haren ondorioz sortutako indarkeria nahiz ezegonkortasuna, eta emakume izateagatik dituzten oztopoak.
Bakerako Lankidetza Batzarreak Zisjordanian egiten du lan emakumeak beraien komunitateetako kooperatibetan sendotzeko asmoz, PARC (Agricultural Development Association) Palestinako erakundearekin batera, eta Donostiko Udalaren laguntzarekin -beste instituzio batzuen artean-; zehazki, bi helburu hauen alde: Palestinako herriaren eskubideak sustatu eta emakumeek beraien komunitateetan duten papera indartu.
2018ko abenduan, Imanol Manterola Odriozola argazkilari gipuzkoarrak Palestinara bidaiatu zuen, emakume kooperatibisten bizitza erretratatzeko egitekoarekin. Erakusketa honetan bere begirada azaltzen digu, haien garapenaren protagonista diren eta berdintasuna lortzeko borrokatzen duten emakumeen inguruan.
A.C.P.P.
619394814