Euskera · Castellano

Donostia Mundu Artean

SAHARAR HERRIAREN BATASUN NAZIONALAREN EGUNAREN OSPAKIZUNA

Data: urriak 17
18:00tik 21:00ra

Lekua Donostiako Tabakalerako Ruiz Balerdi Aretoan eta Nestor Basterretxea plazan
euskaraz, gaztelaniaz eta hassaniaz.

1975eko urriaren 12an, sahararrek, POLISARIO Frontearen printzipioekin bat egiten zutela iragarri eta Batasun Nazionalaren eguna aldarrikatu zuten
Saiakera kolonial guztiek zatituak mantendu nahi izan dituzten arren, beraiek batuta jarraitzen dute; ahots bakarraz eta abangoardia bakarraz, atsedenik gabe jarraitzen dute lanean, helburu batek gidatuta: askatasuna eta independentzia; nahiz eta Marokok herri honen okupazioa betikotu nahi izan.
Herri honentzat Saharar Batasun Nazionalaren eguna ospatzeak esan nahi du, herri bezala errespetatua izateko legezko eskubidea irmoki ospatzea, bereari eusteko, libre izateko eta lurraldea eta batasuna defendatzeko eskubideak ospatzea.
SAHARAR BATASUN NAZIONALA OSPATZEKO EGITARAU BEREZIA IZANGO DA DONOSTIAN URRIAREN 17n:
18:00 Tabakaleran "LAATASH" eta "MUSAWAT" laburmetraien proiekzioa eta ondoren gaiari buruzko hitzaldia.
20:00 Saharar musika kontzertua Nestor Basterretxea plazan
Arratsalde osoan zehar haima bat egongo da, bertan tea eskainiko da.

 

Antolatzaileak: Asociación saharaui de Gipuzkoa, EuDelegación saharaui en Euskadi, Asociaciónd e amigas y amigos de las R.A.S.D. de Donostia y Euskal Fondoa.

http://sahararekinkoordinadora.org/; https://www.euskalfondoa.org/eu/

+34 618 38 03 08

maiteber@irakasle.eus

Zabal ezazu gertaera hau

Compartir


Lankidetza Bulegoa