Euskera · Castellano

Donostia Mundu Artean

Mahai ingurua

Elektrizitate-enpresa espainiarrak Mexikon eta Guatemalan

Data: Azaroak 4 - 19:00

Lekua Koldo Mitxelena

Elektrizitate-enpresa espainiarrek (Iberdrola, Acciona, Naturgy, …) hainbat urte daramatzate Mexikon eta Guatemalan proiektu erraldoiak eraikitzen, natura, herri indigenak eta emakumeak errespetatu gabe. Euren helburu bakarra dirua irabaztea da, kosta ahala kosta, baina euren publizitatean saltzen diguten irudia da ingurumena errespetatzen duten enpresak direla, enpresa “berdeak” direla.

 

Claudia Vázquez abokatuaren (Mexiko) eta Mario Minera ingurumenaren defendatzailea den (Guatemala) testigantzen bitartez, jakin dezakegu multinazional horiek nola jarduten duten eta batez ere nolako eragina duten ingurumenean, emakumeengan eta herri indigenengan. Goiener kooperatibak (energia-sorkuntzako eta -kontsumoko kooperatiba) parte hartuko du ere, eta azalduko digu kontsumitzaile gisa, multinazional energetiko horiei aurre egiteko ditugun alternatibak, batez ere min handien egiten dien arloan, patrikan alegia.

 

Sarrera irekia, ez da izena eman behar.

 

www.mugengainetik.org

943316214

mugen@mugengainetik.org

Zabal ezazu gertaera hau

Compartir


Lankidetza Bulegoa