Azaroaren 17an, 80 brunch zerbitzatuko ditugu Donostiako Antiguako auzoko tabernetan, eta beste 80, abenduaren 15ean, Gros auzoko tabernetan. Brunch-ak produktu agroekologikoekin egingo dira , hurbilekoekin edo, kafearen kasuan bezala, Latinoamerikako nekazal komunitateetatik etorritakoekin. Brunch-Kafe solidarioa, beraz, produktu horiek dastatzeko eta ezagutzeko topagunea da, eta bat egiten du ekoizpen nahiz kontsumo arduratsuaren aldeko apustuarekin, bai gure inguruan, bai Hegoalde Globalean.
Brunch-ez gozatu ahal izateko izena eman behar da honako web orrian, formulario labur bati erantzunez:
www.brunchsolidarioa.alboan.org
943275173