Palestinako eskola bateko irakasle gazte batek semea erditu du Israelgo espetxe batean, eta hura babesteko, bizirauteko nahiz itxaropenari eusteko borrokatu da.
Amatasunari buruzko istorio bat egoera txarrenetan, 3.000 gau filmak, kartzela bat Palestinaren okupazioaren metafora bihurtzen du. Nahiz eta egoera ilun samarrak aurkeztu, 3.000 gau ez da itzaltsua. Aitzitik, elegia itxaropentsu eta argia da, duintasunaren aldeko borrokan giza-espirituak adierazten duen erresilientziaren ingurukoa.
Solasaldia:
Sahar Francis, Addameer elkarteko (Giza Eskubideak eta preso palestinarrak laguntzeko elkartea) abokatua eta zuzendaria
Olatz Beobide (H)Emen Elkarteko (Ikus-entzunezkoen emakume profesionalen direktorioa) lehendakaria eta aktorea.
Sarrera irekia lekuak bete arte.