V. Topaketak
Data: Azaroa 28 9:00-18:00
Azaroa 29 9:30-15:00
Lekua UPV/EHU Gipuzkoako Campusean
Egun, munduan dagoen polarizazio handien testuinguruan, eskuin muturrekoek elementu komun argiak adierazten dituzte, arrazistak eta genero nahiz ekologiaren kontrakoak diren politikak sutsuki defendatuz. Emakumeek naiz LGTBIQ+ kolektiboak azken hamarkadetan irabazitako askatasun eta eskubideen aurkakoak, argi eta garbi.
Indiako CREA erakunde feministak “Rethink, Reimagine, Reboot” jardunaldiak egin zituen Nepalen, 2019ko apirilean, mundu osoko 500 aktibista baino gehiagok parte hartu zutelarik. Haiek erreferentziatzat hartuta, topaketa hauek aurkezten dira gaur egungo arazo soziopolitikorik desafiatzaileenak aztertzeko espazio gisa, eta horiek feminismoarekin nahiz giza eskubideen aldeko borrokarekin dituzten intersekzioak analizatzeko. Fundamentalismo horien atzean dauden faktore sozialak, politikoak eta ekonomikoak aztertu nahi ditugu, eta praktika eta diskurtso horiei irmo erantzuten dieten ahotsak zabaldu.
Gaztelania/ingelesa/euskara (Aldi bereko itzulpena)
Doako izen-ematea azaroaren 19 arte. Plaza mugatuak !
943404740