Euskera · Castellano

Donostia Mundu Artean

Mahai ingurua

Emakumeak Bakea Eraikitzen Justizia baterantz bideak ehuntzen.

Data: Azaroak 28 - 18:30

Lekua Donostiako Emakumeen Etxea

Besteak beste aztertuko ditugu emakumeok bakea eraikitzeko prozesuetan betetzen dugun tokia eta, justizia feminista bat lortzeko bidean, ezinbestekoak diren egiarako zein erreparaziorako eskubidea.

 
Horretarako, Euskal Herrian zein Kolonbian emandako esperientziak izango ditugu. Kolonbiatik etorritako Mujeres que Crean elkarteko kideak auzi estrategikoaren esperientzia aurkeztuko digu, emakumeen eskubideen bermerako tresna gisa. Herrialde bereko lider indigena baten eskutik ezagutuko ditugu emakume indigenek justizia propioari buruz egindako hausnarketak, eta Egiarako Komisioaren nahiz Bakerako Justizia Bereziaren esperientziak. Euskal Herritik foro sozialeko lantalde feministako kideak emango digu justizia feministari dagokionez izandako hausnarketa prozesuaren berri.

 

MUGARIK GABE

945 277 385

leire@mugarikgabe.org

https://www.mugarikgabe.org/es/

 

Zabal ezazu gertaera hau

Compartir


Lankidetza Bulegoa