Euskera · Castellano

Donostia Mundu Artean

DOKUMENTALA

DOKUMENTALA: “CHECHENIA LAS 3 HABITACIONES DE LA MELANCOLÍA”

Data: Maitzak 7

Lekua Arrasate kaleko kutxa Aretoa

Filmak Txetxenian, hots, gerra amaigabe batean murgilduta dagoen herrialdean bizi diren neska-mutilen adimenaren zaurgarritasuna islatzen du. Zaurgarritasun hori konpontzeko helduen gaitasun ezak belaunaldi berezi bat sorrarazten du; gorrotoa haiengan sortzen dela eta hortaz, horren arrazoiak bilatzeko beharrik ez dagoela uste dutenen belaunaldia. Belaunaldi hori osatzen dutenak beti egongo dira malenkoniaz inguratuta eta gorroto-krisiak izango dituzte ustekabean. San Petersburgoren parean dagoen Kronstadt irlan umezurtz ziren mutilentzako akademia militar bat sortu zen. Bertan, mutilei soldadu izaten eta txetxeniarrak etsaitzat hartzen irakasten zaie. Txetxeniarrak gainditzen badituzte soilik izango dira aberriaren heroi. Txetxenian, Xhadizhat Gataevak ama lanak egiten ditu erabat suntsituta dagoen Grozny hiriko hondakinetan aurkitutako 63 umezurtzekin. Haien aita eta ama gehienak erailak izan ziren. Xhadizhat bera ere Groznyko umerzurtz-etxe batean egon zen sei urte zituenean.


Nazioarteko 10 jaialditan saritua izan den Pirjo Honkasaloren dokumental izugarri honek protagonisten begiradaren atzean gordetzen diren sentimendu guztiak islatzea lortzen du.


Dagokion ekintza BAZTERTUTAKO GATAZKAK

Zabal ezazu gertaera hau

Compartir


Lankidetza Bulegoa