Euskera · Castellano

Donostia Mundu Artean

Erakusketa

ARKITEKTURA KONTZIENTEA

Data: Urtarrilak 21 - Otsailak 29

Lekua Aparejadore eta Arkitekto Teknikoen Elkargoa

Arkitektura Kontzientea erakusketaren bidez, aurkeztu nahi zaizkigu Euskadiko Mugarik Gabeko Arkitektura elkarteak burututako garapenerako lankidetza proiektuak. Horretarako, erakusketa ibiltari bat diseinatu da, hainbat espaziotara erraz moldatu daitekeena.

 

Lehenengo moduluan erakusten dira gure erakundea, bere eginkizuna eta dituen baloreak, baita oinarrizko bizigarritasuna kontzeptua ere. Gainerako moduluek, berriz, etxebizitza eta hiria, hezkuntza eta gizarte eraldaketa nahiz osasuna eta saneamendua gaiei buruz hitz egingo dute.

 

Erakusketa honen bidez, publiko orokor zein teknikoari helarazi nahi zaio zertan datzan habitataren hobekuntzarako lankidetza proiektu bat egitea; halaber, erakutsi nahi da zeharkako ikuspegiek nola lotzen dituzten proiektuak euren artean, eta indartu; hau guztia estatuan zein nazioartean izan dugun ibilbidearen bidez.

 

MUGARIK GABEKO ARKITEKTURA

asfes.org

943359592

 

Atxikitako artxiboak

Zabal ezazu gertaera hau

Compartir


Lankidetza Bulegoa