Twuitteren Online kanpaina
Data: Otsailaren 6a
Lekua Haurralde Fundazioa
Online laguntza-kanpaina egingo da Comite Inter-African Committee (IAC) erakundearentzat. EMGarekiko (Emakumeen Mutilazio Genitala) zero tolerantzia ekimenetan IACk egiten duen lanari estaldura emango zaio; horrez gain, emakumeen genitalen mutilazioa ezabatzeko Afrikako Batasunaren SALEMA ekimena ikusaraziko da.
Salema ekimena 2019ko azaroan hasi zen; Afrikako 2063 Agenda sustatzen du, eta 2030 Agendara egokitzen da, hain zuzen, genero-indarkeria eta jardunbide kaltegarri guztiak ezabatzeko konpromisoari dagokionez, emakumeen mutilazio genitala barne. Nahiz eta EMG legez kanpokoa izan herrialde ia guztietan, 28 herrialdetan praktikatzen da, EBn ere legez kanpokoa da praktika, baina 500.000 neskatok eta emakumek baino gehiagok jasan dute.
HAURRALDE FUNDAZIOA
943 32 71 62