Euskera · Castellano

Donostia Mundu Artean

LASTERKETA

LILATON 2020. EMAN IZENA GURE TALDEAN!

Data: Martxoak 1 Izen-ematea otsailak 12ra arte

Lekua DONOSTIAKO BOULEBARREAN

Bazenekien munduan 2.000 milioi pertsonek ez dutela aukerarik behar dituzten medikamentuak eskuratzeko? 2018. urtean adibidez, Espainiako Estatuan 1.400.000 pertsonek baino gehiagok arrazoi ekonomikoak zirela eta, ezin izan zituzten erosi osasun publikoan errezetaturiko medikamentuak.

 

"Pazienteak garelako, eta ez bezeroak, MEDIKAMENTUAK BIDEZKO PREZIOAN!"

 

Honengatik guztiagatik, LILATON 2020 lasterketan izena ematera animatzen zaituztegu eta, bide batez, izena ematerakoan, “medicusmundi” ipintzera gonbidatzen zaituztegu -talde izen gisa-. Medicus Mundi Gipuzkoak ezin dituenez ikusi LILATON lasterketako parte hartzaileen datuak, mesedez, bidal iezaguzue e-mail bat voluntariado-gipuzkoa@medicusmundi.es helbidera gure taldean izena eman duzuela esanez.

 

Azkenik, aurreko urteetan bezala, bat egingo gaituen kamiseta bat helaraziko dizuegu. Horretarako, zuen neurriak jakitearren e-mail horretan datu hori ere gehitu.

 

Izen-ematea otsailaren 12ra arte.

 

www.medicusmundigipuzkoa.eus

943404740

 

 

Atxikitako artxiboak

Zabal ezazu gertaera hau

Compartir


Lankidetza Bulegoa