Euskera · Castellano

Donostia Mundu Artean

Hitzaldia

Inpaktutik Garapen Iraunkorreko Helburuetara

Data: Otsailak 17
18:00 – 20:00

Lekua Federico García Lorca, 9-baxua,
20014 Donostia (Ekonomisten Euskal Elkargoa)

Enpresak gizarte-eragile nagusietako bat dira, eta, hortaz, gizarte eta ingurumen-eragin handia sortzen dute; hau da, aldaketa positiboak edo negatiboak eragiten dituzte langileengan, ingurumenean, komunitatean eta, oro har, gizartean.

Jardunaldiaren helburua izango da gogoeta egitea enpresen gizarte- eta ingurumen-eragina aktiboki kudeatzearen garrantziari buruz; baita inGUru+ neurketa-metodologia ezagutaraztea ere. InGUru+ tresna bat da, ingurumen-inpaktuaren autodiagnostikoa egiteko. Mota guztietako erakundeentzat pentsatuta dago, tamaina edo sektorea edozein izanda ere.InGUru+ tresna malgua da, erabilerraza, eta materialtasunaren printzipioan oinarritzen da; hau da, gutxi neurtzea, benetan garrantzitsua dena baino ez; hots, enpresak jarduteko ahalmena duen hori neurtzea.

Hizlariak honako hauek izango dira: Iranzu Sainz de Murieta, SINNPLE gizarte-berrikuntzako aholkularitzaren sortzaileetako bat, eta Ana Boto, Adegi Gipuzkoako Enpresarien Elkarteko analisi eta azterketen arduraduna.

 

 

Antolatzailea: Mugarik gabeko Ekonomilariak

https://ecosfron.org/euskadi/

 

Maialen.aginagalde@ecosfron.org

 

 

Izen ematea:

https://www.ekonomistak.eus/Eventos/Ficha.aspx?IdMenu=408952e1-eb5f-47a0-ba1e-18a60fb5f865&Cod=7bb893ab-4f82-46c7-863d-8e00ab90c85d&Idioma=eu-ES

Zabal ezazu gertaera hau

Compartir


Lankidetza Bulegoa