Erakusketa
Data: 2020ko urtarrilak 27 – 2020ko martxoak 1
Lekua Cristina Enea Fundazioa
Gipuzkoan 123.000 tona janari xahutzen dira urtero, hau da, 170 kilo pertsona urtero. “Nik ez dut hondakinik sortzen, nik partekatzen dut” erakusketak, honi buruz eta honek dakartzan ondorioei buruz hitz egiten du.
Gipuzkoako Foru Aldundiaren ingurumen sailak Donostiako Impact Hub-rekin batera egin dute “Elikagaien xahuketaren diagnosia eta babesgabeko kolektiboen beharrizanak Gipuzkoan” izeneko diagnosia. Diagnosi honi esker gaiari buruzko errealitatea jakin ahal izan dugu.
Aurkeztutako diagnosiaren datuekin ekimena herritarrengana hurbiltzeko aukera ematen digun 8 paneleko erakusketa elebidun bat egin da.