ELKARTASUN KONTZERTUA
Data: Apirilak 24 - 10€
Lekua Antzoki Zaharra
The Dignity Road Kurdistango musiken aldeko elkartasun bidaia da, eta Gani Mirzo band taldeko musikarien nazioarteko esperientzia. Babestu eta zabaldu beharreko ondarea da, bizitzaz eta erritmoz beterikoa. Ikuskizunak eszenan bederatzi artista ditu:
Trío Mara: hiru emakume errefuxiatu kurduk osatutako musika taldea. Sakina Teyna taldeko zuzendariak uste du gerraren indarkeria jasan dutenentzat terapia modu gisa joka dezakeela musikak. Naze Isxan (pianoa) Sakina Teyna (ahotsa) Nure Dlovani (biolina)
Ibrahim Keivo: genozidiotik ihes egin duen armeniar familia batetik dator. Haren kantuak eta musikek intentsitate handiz adierazten dituzte Jezirehen musikak.
Gani Mirzo Band: Bartzelonan bizi den Gani Mirzo musikari kurduak zuzendua. Oso ezaguna ekialdeko musika eta flamenkoaren arteko fusioari buruz egindako ikerketengatik. Gani Mirzo ( Ûd , perkusioa), Neila Bembey (ahotsa, perkusioa) Juan José Barreda (gitarra flamenkoa), Josean Martin (gitarra, bouzouki ) Fran Lasuen ( biolina,perkusioa,ahotsa )
Sarrerekin bildutako dirua Mirzo Music Fundaziora bideratuko da emakume kurdu yazidiei laguntzeko; emakume horiek Daeshetik askatu berri dituzte eta, gaur egun, Duhok-eko errefuxiatu eremuan daude, Kurdistanen.
DONOSTIA UDALEKO LANKIDETZA ATALA / GIZA ESKUBIDEEN ZINEMALDIA
943481471