Bilera informatiboak
Data: Martxoak 10-Apirilak 21
18:00
Lekua Donostia Udaleko Gobernu Batzordeko Aretoan
Oporrak Bakean programaren "Bidaia Bat Baino Gehiago" kanpainak Saharako haurrak etxean hartzeko gonbita egiten die euskal herritarrei uda honetan.
Oporrak Bakean programak 10 eta 12 urte bitarteko haurrak udako bi hilabeteetan euskal familiekin bizitzea errazten du, basamortuko baldintza gogorretatik aldi baterako aldentzeko (55 graduko tenperatura itzalean), haiei elikadura egokia eskaintzeko, hazten laguntzeko, azterketa medikoak egiteko eta euskal kulturaren eta sahararraren arteko harremana sustatzeko.
Edozein motako familia izan daiteke harrera familia: pertsona bakanak, elkarbizitza unitateak, seme-alabadunak zein seme-alabarik ez dutenak.
Informazio guztia webgunean: oporrakbakean.eus
Eskaera egiteko epea otsailaren 11tik apirilaren 24ra
943481983