Euskera · Castellano

Donostia Mundu Artean

BIDEO FORUMA - Amina Hussein

Siriako Kurdistan gerran

Data: Apirilak 27
19:00

Lekua Okendo Kultur Etxea

Siriako gerraren urteetan Rojava (herrialdearen iparraldea, 2012tik kurduen kontrolpean) izan zen herrialdeko txokorik seguruena eta ia osorik mantendu zena. Turkiarekin mugakide den zonalde horretan, Siriako hainbat etnia eta erlijiotako milioi bat desplazatu baino gehiago egon ziren. Bakean eta segurtasunean bizi ziren bertan, nahiz eta Turkiako presidenteak gunea inbaditzeko eta emakumeek gidatutako iraultza feminista amaitzeko mehatxuak egin zituen. Erdoganek lurralde horren (Afrin) zati bat okupatzea lortu zuen 2018an, eta beste zati bat pasa den urrian.

Zer gertatuko da etorkizunean?

Zergatik lortu du Erdoganek haien planak amaitzea?

Zein da nazioarteko komunitatearen eta gizarte zibilaren zeregina?

 

 Amina Hussein: Bartzelonan bizi den kazetari eta itzultzaile kurdua. Hainbat hedabide katalan, kurdu eta arabiarretan kolaboratu du. Kurdistan eta emakumeen gaietan aditua.

 

"Armonías para después de la guerra" dokumentala:  Musika ez da gerrarekin amaitzen, baina exorzizatzen laguntzen du. Siriako Kurdistan suntsituta geratu zen gerrako urte luzeen ondorioz; hondakin haien gainean, hala ere, musikariak, poetak, irakasleak eta dozenaka haur instrumentuak jotzen hasi ziren berriro.

 

Sarrera librea lekuak bete arte

 

Donostiako Udaleko lankidetza Atala / Giza Eskubideen Zinemaldia

943481471

lankidetza@donostia.eus

Zabal ezazu gertaera hau

Compartir


Lankidetza Bulegoa