SCAPE ROOM
Data: Apirila 23-30 / Goiz eta Arratsaldeetan
Lekua Club Aretoa, Victoria Eugenia Antzokia
Bestelako munduak eta errealitateak ezagutu nahi dituzue? 6 pertsonako taldea osatu eta sartu ihes-gela honetan. Zalantzarik ez izan,eragingo dizue! 45 minutu dituzue giza eskubideak urratzen diren munduko hainbat eskualdetik ibilbidea egiteko eta aurkezten dizuegun erronka gainditzeko. Jakingo duzue zer egin dezakegun bidezkoagoa eta solidarioagoa den mundu bat eraikitzeko. Erronka lortuz gero, munduak eta zuen bizitzek norabide berria hartuko dute eta inor ez da alde batera geratuko. Ausartzen al zarete?
Ekimen hau Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiko programazio paraleloaren parte da.
943 46 35 26