HITZALDIA-VANDANA SHIVA
Data: Martxoa 10-19:00/San Telmo Museoa
Azken bost mendeetan, kolonialismoak eta patriarkatu kapitalistak emakumeak eta natura kolonizatu dituzte. Orain, gure etorkizuna kolonizatzen eta suntsitzen ari dira, hondamendi klimatikoaren eta seigarren iraungitze masiboaren bidez. Desagertze hau Amerikako herri indigenen %90ek jasandako sarraskiarekin hasi zen, 60 milioi indiar gosetera bultzatuz.
Gure etorkizunerako mehatxua patriarkatu kapitalistak ezarritako usteetan sustraituta dago, non, batetik, naturak ez duen bizitza propiorik; beraz, mugarik gabe esplotatu daitekeen; eta bestetik, emakumeek ez duten eta ez luketen izan beharko ez jakituriarik, ez ezagutzarik. Ekofeminismoak ezabatu egiten ditu uste faltsu horiek, zehazki, gure lurrak, gure gorputzak kolonizatu dituztelako ustea, eta, orain, gure buruak kolonizatzen ari direlakoa, teknologia digitalen bidez eta big dataren bidez.
Ekofemismoak haziak ereiten ditu, emakumeengan eta naturan sormena, autonomia eta autoantolaketarako potentziala aintzat hartzean; espezie eta pertsona guztiek etorkizun komun duin eta justua izan dezagun.
Vandana Shiva, Fisikan doktores eta Indiako gizarte- eta ingurumen-ekintzailea.
Sarrera librea lekuak bete arte.
Hizkuntza:ingelesa ( Aldibereko izulpena: euskara eta gaztelania )