HITZALDIA
Data: Maiatzak 13
Lekua Koldo Mitxelena
Gobernuaren eta Tamil Lurraldearen Askapenaren aldeko Tigreak izeneko mugimendu matxinatuaren arteko gatazka armatuak markatu du Sri Lankako historia. Gatazka 1983an hasi zen aipatutako mugimenduak Sri Lankan bizi zen eta politikoki, ekonomikoki eta sozialki baztertuta zegoen Tamil herriarentzat Estatu bat aldarrikatzen hasi zenean. 2002ko su-etenak hiru urte iraun zituen arren, 2006an gatazka berriz ere piztu zen. Gatazka horrek 65.000 hildako baino gehiago eragin ditu.
Hizlaria: MCM. Iqbal
Sri Lankako Egiaren Batzorde biren idazkaria izan zen, herrialdearen hegoaldean gertatutako 30.000 ( edo gehiago ) desagertze bortxatuak ikertzeaz arduratzen direnak. Giza Eskubideen Batzorde Nazionalean aholkulari izan zen, baita gobernuak ikerketa batzorde baten lanak gainbegiratzeko gonbidatu zuen Nazioarteko Talde Independentean ere. Iqbalek heriotza mehatxuak jaso zituen eta horregatik, 2007an bere herria utzi eta Europara bizitzera etorri zen.
Sri Lanka: amaierarik gabeko gatazka baten alderdi anitzak // Las múltiples facetas de un conflicto interminable from Donostia Entremundos on Vimeo.
Donostia Entremundos // San Sebastián Munduen Artean