Jarduerak programatu ezin ditugun egoera berezi honetan, UNRWA Euskadik Palestinako errefuxiatuen egoera ezagutarazteko eskura dituen baliabide hauei buruzko informazioa eman nahi dizue:
Zutik, animaziozko laburmetraia. Laburmetraiak Betleemera garamatza, Palestinako Lurralde Okupatura, Inas Sawal protagonistaren eskutik. Inas Palestinako errefuxiatua eta gazte korrikalaria da. Ezbeharren aurrean duen gainditze gaitasun istorioa Palestinako beste emakume errefuxiatu batzuen bizitzan oinarritzen da, desplazamenduak, okupazioak eta indarkeriak markatuak daudenak. Film labur honekin UNRWA Euskadik euskal gizarteak Ekialde Ertaineko eta bereziki Palestinako errefuxiatuen inguruan dituen aurreiritzi eta estereotipoak desegiten lagundu nahi du.
Najmaren motxila Errealitatea Areagotuko liburua. Liburuak bi neraberen arteko adiskidetasuna kontatzen du: Najma, Zisjordanian bizi dena (Palestinako lurralde okupatua), eta Nahia, Laguardian (Araba) bizi dena. Gutun eta sare sozialen bidez, Najmak eta Nahiak irakurleekin partekatzen dituzte beren nahiak, ametsak eta zailtasunak, eta, aldi berean, Palestinako errefuxiatuen eskubide urraketak ezagutzera ematen dituzte.
https://unrwaeuskadi.org/images/pdf/NajmarenMotxila.pdf
Ekialde Ertaineko eta Palestinako errefuxiatuei buruzko euskal biztanleriaren pertzeptzioei buruzko ikerketa. Ekialde Hurbileko, eta bereziki Palestinako, errefuxiatuei buruz euskal gizartean dauzkagun estereotipo eta aurreiritzien inguruko informazioa eskuratzeko beharrari eta egokitasunari erantzunez egin dugu ikerketa hau, datu eguneratuak eskaintzeko asmoz, generoaren eta adinaren arabera banatuta.
www.unrwaeuskadi.org
691564056