Mugen Gainetik eta Gehitu elkarteak "Antzerki eta gorputz-adierazpen tailerra" aurkeztu nahi dizuegu. María Vegas-ek dinamizatuko du tailerra.
Lehenik eta behin, konfiantzazko eta entzuteko ariketak landuko dira (talde-sentsazioa sortzeko, emakume guztiak eroso eta seguru senti daitezen). Helburu hori lortu ondoren, ahalduntzea lantzea izango da hurrengo urratsa: antzerki-jolasaren eta clowneko zenbait tresnaren bidez, gure gorputzaz eta emozioez gozatu ahal izatea, egoera desberdin asko esperimentatu ahal izateko, gure biografia tailerretik atera ondoren aldatu gabe. Aukera horrek segurtasuna ematen du norberarengan, eta barruan ditugun tresna asko agerian uzten ditu, guretzat erabat ezezagunak direnak.
16 urtetik gorako edonork parte har dezake.
INFO+ https://cutt.ly/3fW1Dk0
www.mugengainetik.org
www.gehitu.org
943316214 edo 943468516
mugen@mugengainetik.org">mugen@mugengainetik.org