Euskera · Castellano

Donostia Mundu Artean

Ospakizuna

Saharar herriaren batasun nazionalaren eguna

Data: Urriak 8 -19:00

Lekua Kripta, San Jeronimo kalean

Euskal Fondoak eta Donostiako Lagunen elkarteak Sahararen inguruko jardunaldia antolatu dute Sahararen batasun nazionalaren eguna ospatzeko."Haizearen egia" laburmetraiaren emanaldiarekin hasi eta ondoloren solasaldia izango dugu.

 

Haizearen Egia: Ekain Albite da labur honen zuzendaria. Euskal Herrian bizi den 20 urteko gazte sahararraren istorioa kontatzen du. Bere familiak Tindufeko errefuxiatu-gunean jarraitzen du, eta handik dei bat jasotzen du: aita hiltzen ari da. "Tahar etxera itzuliko da eta gorputza garbitzen dion bitartean (musulmanen tradizioa) bere iraganari, zauriei, oroitzapenei eta kontraesanei aurre egingo die. Iritsiko al da denborarik bere bizitzako pieza bakoitza egokitzeko? Garaiz ulertzeko? Barkamenerako? Maluta Filmsek ekoitzitako film laburra.

 

"Los retos de la juventud saharaui" - mahai ingurua:

- Samuel Ruiz ( Darahliren koordinatzailea)

- Fatimetu Zenan ( Saharar gaztea)

- M.Liman Mohamed Ali ( Fronte Polisarioko Euskadirako ordezkaria)

 

Edukiera mugatua denez aldez aurretik izena ematea beharrezkoa da: ucs-sku@euskalfondoa.org

Zabal ezazu gertaera hau

Compartir


Lankidetza Bulegoa