Euskera · Castellano

Donostia Mundu Artean

DOKUMENTALA

BIRMANIA.DOKUMENTALA: BURMA VJ´S

Data: Maitzak 19

Lekua EHUko Ikasgelategiko Auditoriuma

Filma honek, berea bezain isolatuta dagoen herrialde batetik informatzearen alde borrokan dabiltzan berri-biltzaile birmaniarrengana hurbiltzen gaitu. Torturaren eta biziarteko kartzelaren arriskuari aurre eginez, ezerk ez ditu Burma Videojockey gazteak geldiarazten Rangun hiriko kaleetan erreportajeak egiteko orduan. Kazetaritzako material hori kontrabando bilakatzen da herrialdetik ateratzeko eta Birmaniara satelite bidez itzultzen da nazioarteko komunikabideen bitartez. Dokumental hau Polizia Estatu bateko arrisku handiko kazetaritzari eta disidentziari begiratzeko modu paregabea izateaz gain, 2007ko irailean jazotako gertakari historiko eta dramatikoei buruzko dokumentu osoa ere bada. Burma VJ dokumental onenari Oscarrerako hautagai izan zen eta nazioarteko sari ugari irabazi ditu.


Ondoren solasaldi bat egongo da Zigor Aldamaren esku. Zigor, Euskal Herrian dagoen Asiari buruzko erreferentzia informatibo nagusia da. Euskalasia erakundearen kide sortzailea izandakoa da eta gaur egun lehendakaria. Birmaniatik kanporatu zuten, 2007ko manifestaldiei buruz informatzeko lanetan ari zenean. Gaur egun Shangaiko hirian bizi da, baina bere lan eremua Ekialde Urruneko eskualde osora zabaltzen da.


Dagokion ekintza BAZTERTUTAKO GATAZKAK

Zabal ezazu gertaera hau

Compartir


Lankidetza Bulegoa