Euskera · Castellano

Donostia Mundu Artean

KONTZERTU SOLIDARIOA

THE DIGNITY ROAD - DUINTASUNAREN BIDEA

Data: Abenduak 10 - 19:30
Sarrera: 7€

Lekua Antzoki Zaharra

Elkartasun bidaia Kurdistango musiketan barrena, Gani Mirzo Band eta Ibrahim Keivo artista handien kontzertu magikoa, estilo oso pertsonalarekin Ekialdeko eta Mendebaldeko soinuak batzea lortu duten bi musikari hauen eskutik.

 

Ibrahim Keivo, Siriako ipar-ekialdeko Hesekä herrian jaioa, 1915eko genozidiotik bizirik atera zen armeniar familia baten semea da. Oso musikari ezaguna eta saritua da eskualde kurdu-arabiarrean eta baita Europan ere. Haren kantuak eta musikek intentsitate handiz adierazten dituzte Jezirehko musikak.

 

Gani Mirzo Band: Siriako Kurdistango Qamishhlo herrian jaiotako Gani Mirzo musikari kurduak zuzendutako taldea. Ekialdeko musikan aditua da eta laut jotzaile bikaina. Oso ezaguna Kurdistango erritmoak flamenkoarekin eta jazzarekin bateratzeagatik.

 

 Sarrerekin bildutako dirua Mirzo Music Fundaziora bideratuko da, Kurdistango Duhok errefuxiatuen eremuan dauden emakume kurdu yazidiei laguntzeko.

 

Sarreren salmenta Donostia Kulturako edozein txarteldegitan

Sarreren salmenta online:  https://labur.eus/a8RFJ

 

 

Antolatzaileak: Donostiako Udaletxeko Lankidetza Atala eta Giza Eskubideen Atala

Laguntzailea: Donostia Kultura

Zabal ezazu gertaera hau

Compartir


Lankidetza Bulegoa