Txosten aurkezpena-online
Data: Azaroak 24 - 18:30
Lekua Online - Gaztelaniaz
Funtsezko ekonomia eguneroko oinarrizko ondasun eta zerbitzuei dagokie —osasuna, hezkuntza, hornidurak, etxebizitza, garraio-sistemak—, segurutzat jotzen ditugun horiei, alegia. Ondasun eta zerbitzu horiek modu kolektiboan hornitzen dira, eta eguneroko bizitzarako azpiegitura materialak nahiz eta bizi-azpiegiturak eskaintzen dituzte, eta herritarren ongizateari laguntzen diote. Ikerketaren eta unibertsitatearen alorrean, Foundational Economy Collective erakundean, politika ekonomikoari buruzko hausnarketak egiten ari dira askotariko diziplinetatik, herritarren ongizatea baita lehentasunezko eta zuzeneko helburu, bai gaur egungoa, bai etorkizunekoa.
Gertatu berri den konfinamenduan, funtsezkoak izan diren jarduera eta lanen zerrendak berak definizio praktikoa ematen du funtsezko ekonomiatzat jotzen denaz: oinarrizko zerbitzu unibertsalak (ura, elektrizitatea, saneamendua, osasuna eta hezkuntza, besteak beste) eta horien oinarrizko azpiegiturak antolatzea eta eskuratzea. Funtsezko ekonomia, askotan ikusezina eta aintzat hartzen ez dena, inoiz baino ageriagoa da gaur egun.
Lanaren aurkezpen ekitaldian, Oinarrizko Ekonomiaren ezaugarri nagusiak azalduko dira, eta Bartzelonan nahiz Gipuzkoan, besteak beste, nola aplikatu dituzten ezagutuko dugu, hala, ekonomia ulertzeko modu berri hau ulertu ahal izateko.
Honako hauek parte hartuko dute:
– Oriol Estela Barnet. Ekonomialaria eta geografoa. Foundational Economy Collective erakundeko kidea. Bartzelona Metropoliko Plan Estrategikoaren koordinatzaile nagusia.
– Garbiñe Mendizabal, Tolosaldea Garatzen, eta Ainara Lasarte, Oarsoaldea Garapen Agentzia.
IZEN-EMATEAK: https://labur.eus/1sgjZ
MUGARIK GABEKO EKONOMILARIAK