Euskera · Castellano

Donostia Mundu Artean

#IrakaspenikOnena: esperientzia-mahaia

Hezkuntza Euskadin: ikaskuntzak, erronkak eta proposamenak COVID-19aren aroan

Data: Azaroak 24-17:30/Gaztelaniaz

Lekua Online - Zoom

Euskadiko Hezkuntzaren aldeko Mundu Kanpainak (HAMK) online topaketa bat antolatu du. Bertan, ikasle eta irakasleekin batera, hezkuntzaren arloan bizi ditugun esperientzia eta erronkei buruzko iritziak trukatuko ditugu.

 

Helburua : Hausnarketarako espazio bat sortzea, bertatik bertara ezagutzeko pandemiak hezkuntzaren testuinguruan duen eragina eta hobetzeko proposamenak. Horretarako, ikasle eta irakasleen esperientziak eta ahotsak izango ditugu entzungai.

Nork hartu dezake parte hizlari gisa? : Gonbidapena egiten diegu 12 eta 18 urte bitarteko ikasleei eta beren eskola-inguruneko irakasle edo hezkuntza-erreferenteei, hainbat ikuspegi bildu ahal izateko.

Saioa norentzat izango da? : Euskal Herriko irakasleak, ikasleak, familiak, hezkuntza-komunitatea oro har, haurrekin eta gazteekin lotura duten erakundeak eta hezkuntza-inguruneko gainerako profesionalak.

 

90 minutu izango dira, honela egituratuta:

-CME Euskadiren lana (tokiko ikuspegia – ikuspegi globala) eta #IrakaspenikOnena kanpaina: 10’

-Parte-hartzaileen aurkezpena eta giroa lasaitzeko dinamika: 5’

-1. blokea, hezkuntza-inguruneko esperientziak

- ikasturte berriko erronkak, kalitatezko hezkuntza

-jarduera zailtzen duten elementuak: 30’

-2. blokea, talde-lana - planteatutako erronkei eta hobetzeko proposamenei buruzko hausnarketa: 15’

-Talde-lanen emaitzen aurkezpena: 10’

-Galderak, iradokizunak, ekarpenak: 10’

-Amaiera - topaketan ikasitakoak/ondorioak: 10’

-Ebaluazioa

 

IZEN-EMATEA: https://es.surveymonkey.com/r/ST7ZYQC

 

ANTOLATZAILEAK

https://cme-espana.org/pais-vasco/

944 39 61 82

cme.euskadi@gmail.com

Zabal ezazu gertaera hau

Compartir


Lankidetza Bulegoa