Euskera · Castellano

Donostia Mundu Artean

Canvas Sozialaren tailerra

Ekonomia Solidarioan ekintzaile izatea

Data: Abenduak 2-17:00

Lekua ONline - Euskaraz

Inoiz pentsatu al duzu nola eraman dezakezun zure negozioa bide jasangarritik? Zure karbono aztarna murriztu, komunikazioaren bidez genero estereotipoak hautsi edota zure taldea anitzagoa egin, nondik hasi beharko zenuke?

Mugarik gabeko Ekonomilariok Ekonomia Sozial eta Solidarioari Ekiteko Eskuliburua aurkeztu nahi dizugu, galdera hauei erantzuten lagunduko dizun tresna.

 

Eman izena tailer dinamiko honetan, abenduaren 2an izango da, 17:00etan, REAS Euskadiren #merkatusoziala #azokaESSbirtuala-ren testuinguruan antolatu da; eta ikasi ezazu tresna horrek nola lagunduko dizun zure negozioa jasangarriagoa egiten, gizartean, ingurumenean eta generoan eragin positiboa sortzeko.

 

Tailer honetan Ekonomia Solidarioari eta ekintzailetzari buruz hitz egingo dugu, Canvas Soziala metodologia ardatz nagusi edukita; baina batez ere, taldetan egingo dugu lan, eta fikziozko enpresa bat erabiliko dugu, tresnaren esperientzia praktikoa izateko.

 

Zure negozio ideia abian izan edo ez, ikasi nahi baduzu pertsonen eta planetaren bizitza erdigunean jarrita ekiten, ez ezazu tailer hau galdu.

Pandemiaren eta hondoratzen ari den sistema ekonomikoaren aurrean, badaude alternatibak!

 

Tailerra euskaraz izango da, eta doan. Izena emateko klikatu hurrengo estekan: https://labur.eus/1OdDg

 

MUGARIK GABEKO EKONOMILARIAK

680 697 648

maialen.aginagalde@ecosfron.org

Zabal ezazu gertaera hau

Compartir


Lankidetza Bulegoa