Saretuzek gabonetan ere komertzio arduratsua sustatzeko kanpaina bat iragarri du. Gabonak gerturatzen ari diren honetan, eta bizitzen ari garen egoera sozioekonomiko eta sanitario zail honen baitan, gure kontsumo ereduak birplanteatzeko momentua iritsi da. Saretuzetik kontsumoa aldi berean estrategia eta erraminta dela pentsatzen dugu, bizitza zentroan eta ekonomia bere esanetara duen gizarte justuago bat lortzeko. Horregatik MapaSaretuzeko alternatibak ezagutarazten eta kontsumo arduratsuago bat sustatzen jarraitu nahi dugu.
Zer? Donostiako Udalaren laguntzarekin, MapaSaretuzeko edozein alternatibatan gastatzeko 100€ko 20 bono banatuko ditugu.
Noiz? Azaroaren 19tik abenduaren 10era.
Abenduaren 11an irabazlea nor den jakingo dugu eta zure bonu arduratsua zein alternatibatan erabili nahi duzun aukeratu ahal izango duzu.
Non? www.saretuz.eus-en
Nola? Kontsumo arduratsuaren inguruan dituzun ezagutzak proban jarriz: Saretuz-JOKUAn parte hartu:
https://saretuz.eus/gabonak-arduratsu/
Informazio gehiago:
https://saretuz.eus/gabon-arduratsu/