Euskera · Castellano

Donostia Mundu Artean

Argazki lehiaketa

Hurbildu begirada migrazioei

Data: Urtarrilaren 31 arte

Lekua Online

Proclade Yanapaytik, Gipuzkoako Argazkilari Elkartearekin lankidetzan, argazki lehiaketa bat antolatu dugu «Hurbildu begirada migrazioei» gaiarekin.

 

Izan ere, migrazio-fenomenoak gero eta gehiago erakartzen ditu gizartearen eta komunikabideen  arreta, baina ez beti migratzaileen eta egunero hauekin lan egiten dutenen ikuspegitik.

 

Horregatik planteatzen da lehiaketa hau, migrazioaren xehetasun txiki eta handiak erakutsi nahi dituena, eta baita argazkien egile edo protagonistengan pizten diren gogoeta edo sentimenduak ere. Helburua gure begirada migrazioetara hurbiltzea  izango da.

 

Informazio gehiago erantsitako artxiboan.

 

Antolatzaileak:

 

Proclade Yanapay: www.procladeyanapay.org

Sociedad Fotográfica de Gipuzkoa: http://www.sfg-ss.com/

Atxikitako artxiboak

Zabal ezazu gertaera hau

Compartir


Lankidetza Bulegoa