Txetxenian ohikoak dira herritar zibilen aurkako errepresioa eta gehiegikeriak.
Egonkortasunaren eta susperraldiaren gezurrezko irudiaren atzean (Kadírov
gobernu buru delarik) erregimen totalitario bat ezkutatzen da. Erregimen horrek
guztiz ikaratu ditu herritarrak inolako zigorrik jaso gabe haiek bahitu, torturatu
eta erailtzen dituzten segurtasun-indarren bidez. Txetxenia 1999tik hermetikoki
itxita dago, izan ere, Errusiako agintariek sarrera librea debekatu diete
nazioarteko kazetari, behatzaile eta laguntza humanitarioko langileei.
Eskualdea zulo beltz bat da, non gertatzen den guztia isilarazita dagoen.
Hizlaria: Oksana Chelyseva
Kazetaria, Informazio Agentzia Errusiar-Txetxeniarraren zuzendaria. 2006an, Nazioarteko Amnistiaren gatazka egoeretako kazetaritzari saria jaso zuen. Txetxeniako giza eskubideak aldarrikatzen zituen Errusiako GKE baten kide izan zen. Errusiako gobernuak antolakunde hori itxi zuen balizko estremismo bat egotzita. Orduz geroztik, atzerrian bizi da mehatxu ugari jaso ondoren.