Euskera · Castellano

Donostia Mundu Artean

Dossierraren aurkezpena online.

Ekonomiaren oligopolizazioa

Data: Urtarrilak 26 - 18:30

Lekua Online-Zoom
Izen-ematea: https://labur.eus/LITT2

 Zaila da enpresa-talde gutxi batzuek menperatzen ez duten sektore ekonomikoren bat aurkitzea. Kontzentrazio hori ageriko fenomenoa da aspalditik, baina bizkortu egin da 1970eko hamarkadaren amaieratik eta bereziki teknologikoki aurreratuenak diren sektoreetan, batez ere enpresa teknologikoetan. Horri esker, merkatuaren nagusitasun-maila eta bezeroak manipulatzeko eta etekinak ateratzeko gaitasunak enpresa tradizional handiek eskura dituztenak baino askoz handiagoak dira.

 

Mugarik gabeko Ekonomialariak erakundearen ( MgE) udazkeneko dosierrak errealitate horren inguruko eztabaida irekitzen du teoria ekonomikoaren kontzepzio asko berrikusteko asmoz, enpresa handien botere ekonomikoak beste dimentsio batzuk baldintzatzen baititu , horien artean, esparru politikoa. Eragin hori, kasu askotan, hain handia, orokorra eta egiturazkoa izatera iristen da, non badirudi botere politikoak gero eta mendekotasun handiagoa duela korporatiboarekiko. Eta nazioartean, transnazional handiek nazioarteko erakundeetan duten eraginak irizpideak, estrategiak eta erabakiak bideratzea lortzen du. Gobernantza globalaren eredu berri bat da, nazioarteko harreman ekonomikoetan eragiten duena eta enpresa handiek maila nazionalean duten pisu politikoa indartzen duena.

 

INFO +: https://labur.eus/4sZB8

 

Honako hauek parte hartuko dute:

 

 

Moderatzaila: Juan A. Gimeno Ullastres (UHUN- UNED eta Mugarik Gabeko Ekonomialariak) eta Laura Ruiz Álvarez (MgE)

–  Adoración Guaman (Valenciako Unibersitatea)

–  Antón Costas Comesaña (Bartzelonako unibertsitatea)

–  Gonzalo Fernández Ortiz de Zárate (Latinoamerikako Multinazionalen Behatokia (OMAL – Paz con Dignidad)

–  José Miguel Rodríguez Fernández (Valladolideko Unibertsitatea)

 

www.ecosfron.org

649257513

ecosfron.euskadi@ecosfron.org

Zabal ezazu gertaera hau

Compartir


Lankidetza Bulegoa