Euskera · Castellano

Donostia Mundu Artean

Online topaketa

Ekonomia Sozial eta Solidariotik Ekiten

Data: Urtarrilak 28 / 17:30 - 19:00

Lekua Online-Zoom plataforma

MgE-tik energiaz eta motibazioz beterik hasi dugu 2021a, Ekonomia Sozial eta Solidarioaren bidez ekintzailetza sustatzeko. Hori dela eta, datorren urtarrilaren 28an, 17:30etik 19:00etara, ESSa ezagutzeko online topaketa bat antolatuko dugu. Bertan, partekatutako ikaskuntzarako espazio bat sortuko dugu, eta hurrengo hilabeteetarako taldeko prestakuntza-ibilbidea modu kolektiboan definituko dugu, parte hartzen duten ekintzaileen beharren, kezken eta interesen arabera.

 

Dagoeneko zure enpresa propioa baduzu eta jasangarritasunerantz joatea interesatzen bazaizu, negozio-ideia bat baduzu eta ideia hori abiarazi nahi baduzu pertsonen eta planetaren bizitza erdigunean jarrita, edo, besterik gabe, ekintzailetza sozialaren esparrua interesatzen bazaizu eta zure interes berberekin beste pertsona batzuekin ingurune lasai eta dinamiko batean trebatu, esperientziak partekatu eta lankidetzak sortu nahi badituzu, topaketa hau zuretzat da. Topaketa doakoa da eta gaztelaniaz emango da Zoom-en bidez.

 

Eman izena galdetegian eta topaketa baino egun batzuk lehenago iritsiko zaizu esteka.

https://labur.eus/t4vy0

 

 

MUGARIK GABEKO EKONOMILARIAK

https://labur.eus/yIfpD

680 697 648

maialen.aginagalde@ecosfron.org

Zabal ezazu gertaera hau

Compartir


Lankidetza Bulegoa