Euskera · Castellano

Donostia Mundu Artean

Fanzine-tailerra

Ahalduntzen duten emakumeen komikiak

Data: Otsailak 4-25:ostegunetan /19:00-21:00

Lekua On-line/Dohakoa

Otsailaren 4tik 25era bitartean ostegunetan egingo den 8 orduko tailer honetan ilustrazio bat egiteko oinarrizko nozio teorikoak eta praktikoak emango dira. Besteak beste, gidoi bat idaztea, marrazketa-teknikak, maketazio-teknikak, koadernaketa eta abar landuko dira, baina garrantzitsuena da ez dela beharrezkoa marrazten jakitea eta dohain artistikoak izatea, ikasteko eta istorio bat kontatzeko gogoa izatea baino ez da behar.

 

Teresa Castro ilustratzaileak dinamizatuko du tailerra. Ez duzu marrazten jakin beharrik!

 

Ahalduntze-tailer horretan, fanzine bat egingo da (argitalpen independente eta ilustratua), parte hartzen duten emakumeen istorioak azaltzeko, norberaren esperientziei garrantzia emanez eta bakoitzaren errealitatea izendatzeak eta gorpuzteak duen garrantziaren kontzientzia areagotuz.

 

Tailerra doakoa eta online izango da.

 

IZEN-EMATEA: https://forms.gle/gbQMEx7isf8qYtV36

 

www.mugengainetik.org

www.gehitu.org

943468516 / 943316214

gehitu@info.org / mugen@mugengainetik.org

 

Zabal ezazu gertaera hau

Compartir


Lankidetza Bulegoa