Euskera · Castellano

Donostia Mundu Artean

Nazioarteko Argazki Lehiaketa / International Phothograpy Competition

MUNDU ARTEKO BEGIRADAK / SEEING DIFFERENT WORLDS

Data: Epea otsailak 28 arte

Lekua On-line

Mundu Arteko Begiradak Nazioarteko Argazki Lehiaketak, argazkien bidez, askotariko errealitateak ikusaraztea zein egun bizi ditugun desberdinkeria eta desberdintasunen inguruan sentsibilizatzea du helburu.

 

Mundua eraldaketa handiak jasaten ari da. Mundu globalizatu, interkonektatu eta interdependente batean bizi gara eta desberdinkeriek gora egiten jarraitzen dute: justiziarik eza Ipar-Hego arteko harremanetan eta pobrezia-poltsa handiak herrialde “garatuetan”. Dimentsio anitzeko krisi sakon batean sartu gara, krisi sozial, ekonomiko, ekologiko eta zaintza-krisi batean. 

 

Testuinguru horretan, Mundu Arteko Begiradak lehiaketara aurkeztutako lanek errealitate horiei heldu eta argazkien bidez irudikatzea izan behar dute helburu. Irudiek munduko edozein txokotako errealitateak islatu ahal izango dituzte, baita beste lurralde batzuetan gertatzen denarekiko lotura eta harreman horiek sortutako desberdintasunak ere.  

 

Sariak: 900 euro argazki irabazlearentzat, 600 euroko 2. saria eta 300 euroko 3. saria. Hauez gain, donostiarrek ere sari berezi bat irabazteko aukera izango dute: 300 euroko Donostia Saria. Accésit sariak ere egongo dira.  

 

Epea: Izena emateko epea otsailaren 28ra arte egongo da zabalik eta 18 urtetik gorako edozein nazionalitate eta herrialdeko pertsonek parte hartu ahal izango dute.  

 

Oinarriak eta Eskabidea atxikitutako dokumentuetan.  

 

DONOSTIAKO UDALEKO LANKIDETZA ATALA

lankidetza@donostia.eus  

943481471

Zabal ezazu gertaera hau

Compartir


Lankidetza Bulegoa