Euskera · Castellano

Donostia Mundu Artean

Zikloa

Oinarrizko Errenta Eztabaidagai

Data: Otsailak 16 eta Martxoak 2,16 eta 30

Lekua Zoom/18:30-20:00

Mugarik Gabeko Ekonomilariok eta Ekonomisten Euskal Elkargoak Oinarrizko Errentaren eztabaida aberasten jarraitu nahi dugu 4 saioko ziklo honekin. Saio hauek Baldintzarik Gabeko Oinarrizko Errenta Unibertsal baten proposamen bat garatzerakoan sortzen diren galdera garrantzizkoenetako batzuei erantzuten saiatuko dira: OE neurri eraginkorra eta bidezkoa al da pobreziaren aurkako borrokan? Zertan laguntzen du OEk mugimendu feministaren helburuak lortzen? Benetan finantza daiteke OE? Zeintzuk dira OEren ondorioak enpleguan eta lanean? Galdera hauei eta beste batzuei erantzuteko, 4 eztabaida birtual egingo ditugu Zoom-en bidez. Eztabaida hauetan, OEren aldeko eta kontrako argudioak partekatu ahal izango ditugu, eta pobreziaren eta desberdintasunaren aurkako borrokan aurrera egiteko zalantza eta iritzi gehien sortzen dituzten alderdiak landuko ditugu:

 

1. Otsailak 16 – OEren eraginkortasuna, efizientzia eta justizia – Joseba Zalakain, Eguía Careaga Fundazioaren SIIS Dokumentazio eta Ikerketa zentroaren zuzendaria

2. Martxoak 2 – OEren argiak eta itzalak ikuspegi feministatik – baieztatzeke

3. Martxoak 16 – Jasangarria al da OEren finantzaketa? – Juan A. Gimeno Ullastres, UNED-eko errektore ohia eta Mugarik gabeko Ekonomilariak-en sortzailea eta patroia

4. Martxoak 30 – OEk lanean eta enpleguan dituen ondorioak – Sara de la Rica, UPV/EHUko Ekonomia Aplikatuko saileko katedraduna eta ISEAK-eko zuzendaria, eta Igor Mera, ESK sindikatuko koordinakunde nazionaleko kidea

 

Saio guztiak doakoak dira eta gaztelaniaz egingo dira, 18:30etan hasita.

 

INFO ++++:   https://ecosfron.org/ciclo-la-renta-basica-a-debate-oinarrizko-errenta-eztabaidagai-zikloa/

 

MUGARIK AGBEKO EKONOMILARIAK

maialen.aginagalde@ecosfron.org

680 697 648

Zabal ezazu gertaera hau

Compartir


Lankidetza Bulegoa