Nola aurkeztu zure proiektua:
Data: Otsailak 25/17:30–19:30
Lekua Zoom - Gaztelaniaz
Mundua ideia handiz beteta dago, proiektu handiez, pertsona handiez… baina gutxi batzuek bakarrik lortzen dute arrakasta. Eta are gehiago, gutxi batzuk baino ez dira aintzat hartzen eta entzuten. Ez da kalitate-arazo bat, komunikazio-arazo bat baizik. Gainera, emakume ekintzaileek erronka gehigarri bati egin behar diote aurre, ekintzailetzaren esparruan errotutako genero-desberdintasunak direla eta.
Mugarik Gabeko Ekonomilarion «Begirada sozialarekin ekiten» ibilbideko lehen tailer hau Raquel Aullonek emango du, profesionalentzako oratoria eta komunikazio-trebetasunen hezitzailea dena. Harekin batera, gako praktiko batzuk landuko ditugu, ahalduntzeko, gure asertibitatea garatzeko eta gure proiektua edo negozio ideia gainerakoei aurkezteko erronkari aurre egiteko.
Tailer honetan oratoriaren zutabeetan murgilduko gara oratoriak gure eskura jartzen dituen tresnak ezagutzeko, gure ideiak guk nahi dugun bezala transmititu ahal izateko. Mezuaren egitura, audientziaren kontzeptua, pertsuasioa, ikus-entzunezko laguntzak (PowerPoint-a edo hitzik gabeko lengoaia, adibidez) hartu behar dira kontuan gure proiektuei forma emateko eta gure marka pertsonala eraikitzeko orduan. Tailerrak ikuspegi praktikoa du. Plazak doakoak dira baina mugatuak.
IZEN_EMATEA: https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSdfTy37tOOc2EQLXFwjzGjKkBYd0KHOvNr5cO_emyZNwkxNiQ/viewform
MUAGRIK GABEKO EKONOMILARIAK
680 697 648
maialen.aginagalde@ecosfron.org