Tailerra
Data: Apirilak 22 / 17:00-18:00
Lekua EMAÚS Social Factory-5.solairua.Mundaitz,6
Plastikojalea, hatz-lodiak eta garuna oso garatua duen bi hankeko ugaztuna da, eta plastikoz elikatzen da. Izan ere, egunero gizakiok mikroplastiko modura irensten dugu kreditu txartel baten tamainaren baliokidea den kopurua.
Lantegi interaktibo honetan gure elikaduran barneratuta dagoen elikagai toxikoena ezagutuko dugu. Marina Echave Justicia Alimentariako kideak irtenbide eta aukera praktikoak eskainiko dizkigu plastikoaren kontsumoa leuntzeko.
Emaús Gizarte Fundazioak antolatzen duen doako tailer honetara etorri eta informazio gehiago jasoko duzu.
Edozein zalantza baduzu, idatzi lasai: c.garcia@emaus.com