Euskera · Castellano

Donostia Mundu Artean

HITZALDIA

SOMALIA: HUTS EGIN DUEN ESTATU BATEN ARRAZOIAK

Data: Maiatzak 31

Lekua Koldo Mitxelena

Laurogeita hamar hamarkadaren hasieratik, Somalia gatazka beliko batean murgilduta egon da, gobernu zentralik gabe, “kolapsatutako” estatuen paradigma bihurturik. Irailaren 11ko atentatuen ondoren nazioarteko agenda politikoan berebiziko garrantzia hartu zuen berriro ere, hainbat gaizkile-talderen santutegia zela kontsideratu zelako, hala nola “gudako jaunena”, Al Qaida sarearena, itsas piratena eta baita beste kriminal sare batzuena ere. Beraz, bertako segurtasunarentzat ez ezik mundu osoaren segurtasunarentzat mehatxu bat dela kontsideratzen da. Irudi hori gatazka honen konplexutasuna ondo ulertzeko oztopo bat suposatzen du, izan ere, jatorri anitzen ikuspuntutik aztertu beharreko gatazka bat da, non herri honen azken hamarkaden historia eta politika erakustera eman behar den, bertan jarduten duten tokiko, eskualdeko eta nazioarteko eragileak erakutsaraziz.


Hizlaria: Itziar Ruiz-Giménez

Nazioarteko Harremanetan doktorea, Madrilgo Unibertsitate Autonomoaren Ikasketa Afrikarren Taldearen koordinatzailea eta Nazioarteko Ikasketen Taldeko kidea. Afrikako gatazkak ikertzen ditu.

 

Somalia: causas de un estado fallido from Donostia Entremundos on Vimeo.

 

Donostia Entremundos // San Sebastián Munduen Artean

Dagokion ekintza BAZTERTUTAKO GATAZKAK

Zabal ezazu gertaera hau

Compartir


Lankidetza Bulegoa