Euskera · Castellano

Donostia Mundu Artean

Topaketa

Elkarlanean ekitea: Aukera bat COVIDaren testuinguruan

Data: Maiatzak 6 / 17:30-19:30

Lekua Online-Zoom

Gustatuko litzaizuke beste ekintzaileekin lankidetzan aritzea zure proiektuaren hainbat arlotan, baina ez dakizu nondik hasi? Lankidetzarako tresnak eta gakoak falta zaizkizu?  Mugarik gabeko Ekonomilariak antolatutako eta ColaBoraBorak dinamizatutako  prestakuntza-topaketa honek, formato birtualean, proiektu ekintzaileetako lankidetza izango du ardatz.

 

"Begirada sozialarekin ekiten" ibilbideko hurrengo ekintza hau beste batzuekin lankidetzan aritzeko funtsezko jarraibideak ezagutzera bideratuta egongo da. Topaketa baliagarria eta praktikoa izatea nahi dugu; horregatik, ‘#KOOPtel Eta lankidetzari ekiten badiogu?’ KIT metodologikoaren logikak eta edukiak jarraituko ditugu. Lehenik eta behin, lankidetzari eta elkarlanari buruzko zenbait gogoeta ikusiko ditugu, eta, ondoren, proiektuetan lankidetza definitzen lagunduko diguten hainbat tresnarekin esperimentatuko dugu.

 

Topaketa gaztelaniaz izango da, Zoom-en bidez.

 

Plazak doakoak dira, baina mugatuak, eta parte-hartze aktiboa eskatuko da bi orduetan zehar.

 

Eman izena hurrengo galdetegian lehenbailehen parte hartu nahi baduzu! https://forms.gle/kBztpR6NjjihuJg86

 

INFO++  https://ecosfron.org/encuentro-emprender-colaborando-una-oportunidad-para-el-contexto-covid-elkarlanean-ekitea-aukera-bat-covidaren-testuinguruan-topaketa/

 

Zabal ezazu gertaera hau

Compartir


Lankidetza Bulegoa