Dossierraren aurkezpena
Data: 19 Mayo/18:30-20:00
Lekua Online
Duela hamarkada batzuk, mundu akademikoak eta gizarte zibileko gune ugarik zalantzan jarri zuten BPGren protagonismoa, herrialdeen "arrakasta" eta politika publikoen baliozkotasuna neurtzeko erreferentziazko adierazle gisa. Gure neurketa-sistemak birpentsatzea garrantzitsua da; izan ere, adierazleei buruz hitz egitea norantz goazen eta hara iristeko moduari buruz hitz egitea ere bada. Ildo horri eutsiz, BPGaren hegemoniak adierazten du hazkuntza ekonomikoa dela gure gizarte eta ekonomien lehentasunezko helburua, eta, neurri handian, erabaki politiko nagusiak zehazten dituena.
Solasaldian egungo paradigma ekonomikoa gainditzeko beharraz hausnartuko dugu, hazkunde ekonomiko mugagabean eta BPGren nagusitasunean oinarrituta, politika publikoen gidari gisa, eta adierazle alternatiboetarantz aurrera egiteko premiaz. Gai horiei buruz mintzatzen da Mugarik Gabeko Ekonomistak egindako azken dosierr hau.
Partehartzaileak:
- Margarita Mediavilla (Valladolideko Unibertsitatea)
- Juan A. Gimeno Ullastres (UHUN- UNED eta Mugarik gabeko Ekonomialariak)
-Fernando Herrera, Hegoa (UPV/EHU)
- Luisa Gil Payno, (Garapenerako GKEen Koordinakundea eta Mugarik gabeko Ekonomialariak)
MUGARIK GABEKO EKONOMILARIAK
649257513