Euskera · Castellano

Donostia Mundu Artean

Udako Ikastaroa UPV/EHU

Sistema ekonomikoaren erronka eta ikuspegi alternatiboak askatuz

Data: Ekainak 14-15/9:00-14:00

Lekua Online edo presentziala/Matrikula irekia

Uda Ikastaroa aurrez aurre ospatuko da eta online parte hartzeko aukera ere egongo da ZOOM bidez. Matrikula prozesuan nola parte hartuko duzun aukeratu: aurrez-aurre edota online zuzenean.

 

Uda Ikastaro teoriko-praktiko hau unibertsitateko ikasleei eta Bigarren Hezkuntzako, Lanbide Heziketako eta Unibertsitateko irakasleei zuzenduta dago, baita ekonomialariei eta interesa duen guztiari ere; horiei guztiei tresnak eskainiko dizkiegu gure garaiaren konplexutasuna aztertzeko, batik bat, COVID-19aren ondoko etapan, betiere munduko egitura ekonomikoaren dinamika, erronka eta ikusezin bihurtutako elementu nagusiak zeintzuk diren ulertzeko eta egitura horren inpaktu eta alternatiben gainean hausnarketa kritikoa egiteko asmoz; horretarako, egungo teoria, proposamen eta eztabaida nagusiak aztertuko ditugu.

 

Helburuak Sistema ekonomikoaren ezaugarri nagusiak eta erronkak aztertzea: doktrina ekonomikoa, globalizazioaren gobernua, ekonomiaren finantzarizazioa, ekonomiaren digitalizazioa, filantrokapitalismoa, inpaktu ekologikoa, egiturazko indarkeria...

 

Sistema ekonomikoak ikusezin bihurtutako elementu nagusiak aztertzea: pentsamendu ekonomikoa, Giza Garapen Jasangarriaren kontzeptua, desparekotasuna, homogeneizazioa, kontzeptuen kooptazioa, legeen baterako idazketa, bizitzaren iraunkortasunaren esfera guztiak arian-arian merkantilizatzea...

 

Globalki proposatutako alternatiba nagusien gainean hausnartzea: garapeneko neurri alternatiboak, gobernantza ekonomikoa, fiskalitatea, garapenerako politiken koherentzia, transnazionalak eta giza eskubideak...

Alternatiba ekonomiko nagusien gainean hausnartzea, tokikotik abiatuta: Ekonomia Sozial eta Solidarioa, Oinarrizko Errenta versus bermatutako lana eztabaida, pluralismoa ekonomiaren irakaskuntzan...

 

https://www.uik.eus/eu/desenredando-los-desafios-y-visiones-alternativas-del-sistema-economico

649257513

laura.ruiz@ecosfron.org

Zabal ezazu gertaera hau

Compartir


Lankidetza Bulegoa