Euskera · Castellano

Donostia Mundu Artean

Argazki lehiaketa

Zer da zuretzat Lana?

Data: Epea: abuztuak 1era arte

Lekua Online

"Zer da zuretzat Lana?" Lehiaketaren helburua herritarren lan-errealitatea ezagutzea da, gizarte-argazkigintzaren bidez, lanaren egunerokotasuna erakutsiz, bai El Salvadorren bai Gipuzkoan. Osasun-krisiaren egungo egoera orokorrak eta haren ondorioek zuzenean eragin diote lan-eremuari, eta munduko milaka pertsonak lana galdu edo aldatu dute.

 

Lehiaketa honen bidez, lanak zure hirian edo udalerrian izan dituen eraginak ezagutu nahi ditugu argazkiaren bidez. Anima zaitez parte hartzera, zure argazkiak bidaliz!
 

 3 sari emango dira: 1. 200 €; 2. 100 €; 3. 50 €. Argazki guztien artean, epaimahaiak  10 onenak aukeratuko ditu Gipuzkoako udalerri ezberdinetan 4 erakusketa egiteko.

 

Lehiaketaren oinarriak Instagram @Hilatxa kontuan edo Euskadiko Bake eta Elkartasuna web orrian daude: https://www.pazysolidaridadeuskadi.org/noticias/32

 

Bidali argazkiak honako helbide elektronikoa: pazsolidagipuzkoa@ccoo.eus

 

https://www.pazysolidaridadeuskadi.org/

+34 691 75 79 26

 

Atxikitako artxiboak

Zabal ezazu gertaera hau

Compartir


Lankidetza Bulegoa