EHUko Uda Ikastaroa
Data: Uztailak 12-13 / 9:00-13:45
Lekua Elbira Zipitria Zentroa – EHU Kanpusa – Donostia
Ekodependentzia (naturarekiko mendekotasuna) eta interdependentzia (elkarrekiko mendekotasuna) gaurkotasun handiko bi kontzeptu dira, oso ondo egokitzen dira ikastaroan landuko dugunarekin, eta, gainera, birusak beste dimentsio bat eman die. Izan ere, egoera honen guztiaren aurretik, krisia, klimatikoa ez ezik, sistemikoa ere bazela agerian uzten zuten erronka handiak genituen, gizateria gisa.
Baina uste dugu garaiz gaudela erokeria hau guztia gelditu, eta bizitza erdigunean jartzeko...Udako Ikastaro honetan, 4 alorretatik (energia, elikadura, zaintzak eta ekonomia) egoera nola aldatu aztertuko dugu. Lantaldeen bidez, ikus-entzunezkoekin lagunduta eta modu dinamikoan, ikastaroan honela egingo dugu lan:
• AZTERTUZ: Gaur egun, nola eusten dira gure mundua eta gure bizimoduak?
• ALDARRIKATUZ: Bizimodu Jasangarrietarantz joateko aldarrikapen nagusietan murgiltzea.
• ARITUZ: Zer egin dezakegu egunerokoan Bizimodu Jasangarrietaranzko eraldaketari bide emateko?
Animatuko al zara? Programa osorik eta izen-ematea:
https://www.uik.eus/es/todavia-estamos-tiempo-por-que-y-como-caminar-hacia-unas-vidas-sostenibles
MUGARIK GABE:
943 445 977 gipuzkoa@mugarikgabe.org
UDAKO IKASTAROAK:
www.uik.eus / info@uik.eus