ERAKUSKETA
Data: Maiatzak 1-13
Lekua EHUko zuzenbide fakultatean
Liga dels Drets dels Pobles elkarteak egindako argazki erakusketa honen
helburua da Txetxenia ahanzturatik ateratzea eta hamarkada bat baino
gehiago geroztik Errepublika horretako biztanleak bizi duten ikara (inguruko
Herrietan zehar zabaltzen ari den ikara) salatzea.
Irudi hauek hartu dituzten argazkilariak herrialde ezberdinetako profesional
entzutetsuak dira, hala nola, Eric Bouvet, Heidi Bradner, Teimuraz Gahashvilli,
Stanley Greene, Musa Sadulayev, Enrique del Viso eta Hedí van Wesse.
Argazkilari horiek izen handiko nazioarteko sariak jaso dituzte (adibidez, World
Press Photo Awards) eta egin dituzten erreportajeak Times, Newsweek,
Reuters eta The Herald Tribune bezalako agentzia eta komunikabideetan
argitaratu dira.