33 paraleloa misterioarekin lotu ohi da, baina gerrarekin topo egitea dugu errazena. Mendebaldeko Saharan hasi eta Ekialdeko Balutxistan arteko txangoa duzue honako hau; bidean, Siria, Libia, Palestina, Irak, Kurdistan, Afganistan… zeharkatuko ditugu. Argi izpirik iristen al da munduko leizerik sakonenera? Nolakoak dira hango etxeak eta basamortuak? Eta haietan bizi direnak? Ikusi, entzun eta ukitu daitekeen erakusketa da “33 Paraleloa”: 30 argazki, dokumental bat eta hamaika objektu ditugu horretarako tresnak.
Bisita gidatuak egingo dira Andoni Lubaki eta Karlos Zurutuzarekin:
Irailak 18 : 10:30-11:45 (Euskara)
12:00-13:15 (Gaztelania) - BERTAN BEHERA
17:00-18:15 (Euskara)
18:30-19:45 (Gaztelania)
Irailak 19 : 10:30-11:45 (Euskara)
12:00-13:15 (Gaztelania)
Lekuak mugatuak dira (10 pertsoneko taldeak), izena emateko hurrenkeraren arabera erreserbatuko da plaza.
Izen-ematea: lankidetza@donostia.eus // 943481471
Antolatzaileak: Lankidetza-Donostiako Udala / Donostia Kultura / Ronak Press