Euskera · Castellano

Donostia Mundu Artean

Topaketa

Emakume migranteen ahalduntzea ekintzailetzaren bitartez

Data: Irailak 24/17:00-19:30

Lekua Emakumeen Etxea (K/Okendo,9)

Topaketa honen helburua da Euskadiko emakume ekintzaile migranteen esperientziak ikusaraztea eta ekintzailetzaren arloko kolektibo eta eragileen arteko lankidetza sustatzea, horregatik, ekintzailetzan interesa duten jatorri guztietako emakumeei eta emakume ekintzaileei nahiz emakume migratzaileei laguntza eta aholkularitza ematen dieten pertsonei zuzenduta dago.

 

Topaketaren lehen zatian emakume migrante ekintzaileen bi talderen esperientziak ezagutuko ditugu: Maitelan Zaintza Kooperatiba eta Mujeres Migradas Emprendedoras elkartea. Azken hauen GEU-NOSOTRAS dokumentalaren emanaldiaren ondoren, bi kolektiboen arteko elkarrizketa izango da emanaldian jorratutako gai batzuen inguruan.

 

Topaketaren bigarren zatian, parte-hartzaile guztiek aktiboki parte hartu ahal izango dute lankidetza-dinamika batean, elkar ezagutzeko eta euskal gizartearen hainbat eremutan ekintza-ildoak ezartzeko, emakume migratzaileen inklusioan eta ahalduntzean aurrera egiteko proposamenak sortze aldera.

 

Doako izen-ematea beharrezkoa da segurtasun neurriak betetzeko. Esteka honetan egin dezakezu, edo email edo eta telefonoz:

 

https://forms.gle/4ZaK5JMWrFLieVcs8

ecosfron.euskadi@ecosfron.org 

680 609 648

 

Antolatzailea: Mugarik gabeko Ekonomilariak

Zabal ezazu gertaera hau

Compartir


Lankidetza Bulegoa