Euskera · Castellano

Donostia Mundu Artean

Mahai ingurua

Espainiako elektrizitate-enpreseek Chiapasko emakumeengan duten eragina

Data: Azaroak 15 / 19:00

Lekua ONCE Aretoa. Etxaide Kalea 14,Donostia

Elektrizitate-enpresa espainiarrek (Iberdrola, Acciona, Naturgy, …) hainbat urte daramatzate Mexikon megaproiektuak eraikitzen, natura, herri indigenak eta emakumeak errespetatu gabe. Euren helburu bakarra dirua irabaztea da, kosta ahala kosta, baina euren publizitatean saltzen diguten irudia da ingurumena errespetatzen duten enpresak direla, enpresa “berdeak” direla.

 

Lilia Iñiguez abokatuaren (Mexiko) testigantzen bitartez jakin dezakegu multinazional horiek nola jarduten duten eta batez ere nolako eragina duten ingurumenean, emakumeengan eta herritar indigenengan.

Goiener kooperatibak (energia-sorkuntzako eta -kontsumoko kooperatiba) ere parte hartuko du, eta azalduko digu kontsumitzaile gisa multinazional energetiko horiei aurre egiteko ditugun alternatibak, batez ere min handien egiten dien arloan, patrikan alegia.

 

Gaztelaniaz.

 

Antolatzaileak: www.mugengainetik.org

 

Zabal ezazu gertaera hau

Compartir


Lankidetza Bulegoa