Euskera · Castellano

Donostia Mundu Artean

Mahai ingurua

Hiria eta eraldaketa soziala: Etxebizitza

Data: Azaroak 10 - 18:00

Lekua Emaús Social Faktory- Mundaiz 6

Etxebizitzaren egoera espekulazioaren xede den luxutzat hartzea, eta ez eskubide gisa, arazo orokorra da gizarte kapitalistetan. Donostia ez da salbuespena. Izan ere, hiri honetan, arazoa ez da berria eta gainera, arazoa okertzen ari da egunetik egunera. Gentrifikazioa errealitate bat da gure testuinguruan, eta egunetik egunera gora egiten du kale-egoeran dauden pertsonen kopuruak, gizarte-arrakala handitzea eraginez.  

 

Esparru horretan, Unibertsitatea Plazan proiektuak, lurraldeak eraldatzeko hausnarketa kritikoak sustatzen dituenak, topaketa berri bat proposatzen du Bizilaguekin plataformarekin batera, arazo horri aurre egiteko.

 

Horrez gain, hausnartzea proposatzen dizuegu, zein da Unibertsitatearen papera egoera honen aurrean: etxebizitza duina eskuratzeko lan egiten duten Gizarte Mugimenduekin lerrokatuta al dago? Zer ekarpen egingo lioke aliantza honek kausari? Posible al da? Posible ez balitz, nola izan beharko luke?   Gizarte-premia horri buruz hausnartzera, eztabaidatzera eta lurralde-alternatibak eraikitzera gonbidatzen zaituztegu.

 

Beharrezkoa da izen-ematea: j.marquez@emaus.com

 

Antolatzaileak: Emaús F.S eta Bizilagunekin

Zabal ezazu gertaera hau

Compartir


Lankidetza Bulegoa