Euskera · Castellano

Donostia Mundu Artean

Erakusketa + Bisita gidatua

BAZTERTUAK

Data: Erakusketa: Otsailak 23-Apirilak 24
Bisita gidatua: Apirilak 8-19:00

Lekua Kutxa Kultur Plaza (Tabakalera,4.solairua)

Argazki-erakusketa da Baztertuak, Marc Espín kazetariak Tecoluca landa-komunitateetako 15 emakume adinekori ateratako argazkiez osatua, Lempa ibaiaren beheko eskualdeko emakume horien eguneroko bizimodua erakusten diguna. Estatuak eta gizarteak ahaztutako emakumeak dira, eta haien erresistentzia historiaren bidez, Erdialdeko Amerika osoko ehunka eta milaka emakume adinekoren erresistentzia-historia ikus dezakegu.

 

Baztertuak ez da El Salvadorri buruzko erakusketa bakarrik. Belaunaldien eta eskualdeen arteko elkarrizketa-gune bat ere bada, eta, hala, galdera deseroso batzuk egiten dizkigu, bizi garen mundu basati honen gainean. Esate baterako, nola ikusi eta bizi behar da zahartzaroa? Posible al da hainbeste jende baztertzea? Zer da emakume adinekoa izatea hemen eta zer da hemendik kanpora? Zer erantzukizun dakarte gure pribilegioek?

 

Adineko emakumeek El Salvadorren bizi duten abandonua dokumentatzen duten 15 erretratu eta historia horiekin batera bideo batzuk ere badaude, emakume haien eta Donostiako adineko pertsona batzuen arteko elkarrizketa planteatzen dutenak, elkarrizketa gurutzatuen bidez.

 

Egilea: Marc Espín kazetaria da, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko irakaslea. Descartados GKEko lehendakaria da, Erdialdeko Amerikan adinekoen duintasunaren alde lan egiten duena, eta Baztertuak liburuaren egilea, ingelesez eta euskaraz argitaratua.

 

 

BISITA GIDATUA: Marc Espín egilearekin.

Apirilak 8 - 19:00. Gaztelaniaz.

Kutxa Kultur Plaza (Tabakalera,4.solairuian)

 

Beharrezkoa da izena ematea honako kontaktuan:

943481471 / lankidetza@donostia.eus

 

Antolatzaileak: Donostiako Udala (Lankidetza eta Lagunkoia), Kutxa Fundazioa, Baztertuak GKEa, TAU Fundazioa

Zabal ezazu gertaera hau

Compartir


Lankidetza Bulegoa